XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Tenperatura hori irakite-tenperatura izango da.

Gauza berbera egin hiru disoluzioekin.

KONTUZ, karbono (IV) kloruroa KANTZERIGENO bortitza da.

Saioak kanpaian egin behar dira.

Ez itzazu eskuak disolbatzailez busti.

Ondorio eta galderak 1. Egizu taula bat disoluzio desberdinen irakite-tenperatura adieraziz.

2. Grafiko bat egizu t versus m.

3. Zein balio lortu duzu Ku-rentzako? Bat al dator liburuetan ematen den balioarekin?

4. Prozedura zehatza dela uste al duzu? Zein da prozeduraren errakuntz iturri handiena?

5. Praktika. Erauzketa Helburua: Ikasleak erauzketaren prozedura eta emaitzak ezagu ditzan.

Produktuak: Iodo-ura, karbono (IV) kloruroa.

Tresneria: Inbutu konikoa, dekantazio-inbutua, bi probeta, uztaia, eustoina.